Azken orduetan lau pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Azken orduetan, Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako bi egoiliar koronabirusak jota hil dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du albistea prentsa ohar bidez. Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzetan lau lagun hil dira azken orduetan, pertsona bat sendatu egin da eta hiruk eman dute positibo. Gipuzkoako egoitza sarean guztira 5.425 pertsona artatzen dira. Orain arte 141 hil dira, 103 sendatu egin dira eta 274 diagnostiko positiboarekin daude.