2020ko Euskaraldia etxealdian ere girotzeko, Etxetik Euskaraldira egitasmoa sortu dute. Hainbat bideoren bidez, beste hainbat ariketa proposatuko dituzte, etxetik hasita euskarari bultzada emateko.
Euskaraldiak apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa egitea proposatu du. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Azpian proposamena azaltzen duen bideoa. Eta eguneroko informazioa jasotzeko, sakatu hemen.