Liburutegiek Internet bidezko ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Maite Frankok ipuin kontalariak egingo ditu, hilaren 23, 24, 28 eta 29an.
Urretxu eta Zumarragako liburutegiek Internet bidezko ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Maite Franko ipuin kontalariak egingo ditu bihar (osteguna), etzi (ostirala) eta hilaren 28 eta 29an. Saioak 16:30ean hasiko dira eta urretxu.eus eta zelaiarizti.eus webguneetan jarraitu ahal izango dira. Baita bi udalen sare sozialetan ere.
Gianni Rodari idazle eta pedagogo italiarraren lau ipuin kontatuko ditu, aurten bere jaiotzaren mendeurrena izango baita. Bihar Inora ez zihoan bidea ipuina kontatuko du, etzi Sudur iheslaria, hilaren 28an Sagu katujalea eta hilaren 29an Binomio fantastikoa.