Ohiko jarduerez gain, alarma egoeran bestelako lanak ere egiten ari dira Gurutze Gorriko boluntarioak. Behar gehien dutenei, oinarrizko elikagaiak banatzen ari dira, besteak beste.
Covid-19aren eta konfinamenduaren garaian, ohiko zereginez gain, bestelako hainbat lan ere hartu ditu Gurutze Gorriak. Behar gehien dutenei etxera elikagaiak banatzen ari dira, besteak beste. Olioa, esnea, azukrea eta oinarrizko beste elikagai batzuk banatzen dituzte, etxerik etxe. Gotzon Aranburu kazetaria Goierri Garaiko Gurutze Gorriarekin izan da, egiten duten lana gertutik ezagutzen.