Urretxuko Brumadensa taldeak bideoklipa aurkeztuko du gaur arratsaldean
Diskoaren grabaketa atzeratu egin behar izan dute koronabirusa dela eta
Urretxuko Brumadensa taldeak bideo berri bat aurkeztuko du gaur (ostirala), 18:30ean, bere Youtubeko kanalean. Martxoaren 14an diskoaren grabaketari ekin behar zioten eta atzeratu egin behar izan dute, alarma egoera dela eta. Gaur arratsaldean aurkeztuko duten Freedom abestia etxean grabatu dute. Bideoa ere etxean prestatu dute, lagunen eta senitartekoen irudiekin.
Bideoa hemen bertan ere ikusi ahal izango da, 18:30etik aurrera.
https://youtu.be/Lys43fNjpYw
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide