Gaurko azokak 19 postu izan ditu, eta Zelai Arizti pilotalekuan jarri dituzte batzuk. Baserritarrenak, 11 guztira, udaletxe pareko arkupean jarri dituzte eta gainerakoak, beste 8 eta Zelai Ariztin.
Zumarragako larunbateko azoka, konfinamenduaren garaikoa, geroz eta handiagoa da. Gaur, aurreko asteetan baino ordu bete luzeagoa izan da, eta udaletxe pareko arkupeak ez ezik, Zelai Arizti frontoia ere hartu du.
Goizeko 09:00etatik 13:00etara egon da zabalik gaurko azoka, aurreko astean baino ordu bat gehiago. Ordutegia zabalduta, errazagoa izan da segurtasun neurriak betetzea.
Bestetik, gaur postu gehiago jarri dira, eta plazako arkupeko gune itxian egon diren baserritarren 11 postuez gain, beste zortzi jarri dituzte Zelai Arizti pilotalekuan, ozpinetakoak, bakailaoa, fruta eta baratzerako haziak eta landareak saltzen. Gaur fruta postu bakarra egon da, baina datorren astean lau gehiago egongo dira.
Erosleak Buscaren etxe ondotik sartu dira pilotalekura. Eremua zabala denez, postu bakoitzean hiru saltzaile egon ahal izan dira.