Aste Santuko oporretan hondartzara joaterik izan ez dutenez, Asurabarrena-Antia sendikoek hondartza egin dute etxeko egongelan, 'Aupa Etxebeste!' pelikulakoek bezala
Gaurtik aurrera haurrek kalera ateratzeko aukera dute, baina sei aste eman dituzte etxetik atera ezinik. Aste Santuko oporrak barne. Askok hondartzara joateko asmoa zuten eta etxean gelditu behar izan dute. Gurasoek eta haurrek denetik egin dute umore onari eusteko. Horren adibide, Asurabarrena-Antia familia. Hondartzara joaterik izan ez dutenez, etxean hondartza egin dute, Aupa Etxebeste! pelikulako familiak bezala. Hondartza ederra benetan. Munduko hondartza asko baino garbiagoa eta lasaiagoa, gainera.