Espero baino diru gutxiago jasoko duenez, gerrikoa estutu beharra du
Gipuzkoako Foru Aldundia zerga bilketaren amilketarako prestatzen ari da. Markel Olano ahaldun nagusiak aurten espero baino 200 milioi gutxiago jasoko dituztela aurreratu du. Aldundiak iazko soberakina erabiliko du, zorpetu egingo da (legeak utzi bezainbeste) eta gerrikoa estutuko du. Aurreikusiak zituen 85 milioi ez ditu gastatuko. Urretxu-Azkoitia errepidearen berritzea atzeratu egingo du, besteak beste. Aldundiak errepide horretako hiru puntutan hirugarren erreia egiteko asmoa du.