Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta Lurra taldeak bideo bat grabatu du ospatzeko
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da. Koronabirusa dela eta, dantza taldeek ezin dute beraien eguna plazan ospatu. Baina edozein toki da ona dantza egiteko. Baita balkoiak eta egongelak ere. Lurra taldeko dantzariek bideo bat prestatu dute etxean grabatutako irudiekin.