Zumarragan 65 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 17
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, ospitalean lau alta eman dituzte. Zazpi pertsona bakarrik daude koronabirusarengatik ospitaleratuta: zifra txikiena da, martxoaren 24tik.
Positiboei dagokionez, albisteak ez dira horren onak: Zumarragan bi kutsatu gehiago daude eta Urretxun bat. Hala, Zumarragan 65 dira kutsatuak eta Urretxun 17. Dena den, gogoratu duela aste batzuk baino test gehiago ari direla egiten.