Zumarragan 69 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 17
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (osteguna) argitaratu duen txostenak ez dakartza albiste onak: Zumarragan lau kutsatu gehiago daude (69 guztira) eta ospitalean bi pertsona gehiago koronabirusarengatik ospitaleratuta (9 guztira). Urretxun ez dago aldaketarik: 17 dira positibo eman dutenak.