Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako.
Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu du konfinamendu egun hauetarako. Egitasmoaren izena Etxetikan korroska da. Katea Beñat Torresek hasi zuen: Gorka Azkarateri eta Gorka Ojangureni puntu bana jarri zien Batetikan korroska doinuan, hauek erantzun zezaten. Behin puntua erantzunda, beste biri puntua jarri zieten. Horra hor bi kateak eta oraingoz azken katebegiak direnek, Markel Beltza eskubaloi jokalari ohiak eta euskara ikasten ari den Rocio Varona burgostarrak, abestu dituzten bertsoak.
1. katea: Beñat Torres, Gorka Azkarate, Iker Soraluze, Asier Murua, Joseba Segurola, Juanjo Aranburu, Iñaki Aranburu, Pablo Alvarez, Agurtzane Zaldua, Roberto Renilla, Uxue Fernandez, Josu Aztiria, Iban Altuna, Gorka Quevedo, Maialen Akizu, Saioa Etxaniz, Iñigo Igartza eta Markel Beltza.
2. katea: Beñat Torres, Gorka Ojanguren, Jorge Andueza, Eguzkiñe Plazaola, Maria Erostarbe, Iguntze Aseginolaza, Nerea Gabirondo, Leire Larrañaga, Andoni Jaka, Joanes Jaka, Iñigo Ramos, Manex Mantxola, Haritz Berasategi, Jon Urzelai, Gorka Erostarbe, Gorka Ganuza, Gaizka Oiartzabal eta Rocio Varona.