Zumarragan 71 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 17
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (ostirala) argitaratu duen txostenaren arabera Zumarragan bi kutsatu gehiago daude (71 guztira). Urretxun ez dago aldaketarik: 17 dira positibo eman dutenak. Ospitalean zazpi pertsona daude koronabirusarengatik kutsatuta: bezperan baino bi gutxiago.