Zazpi aste konfinaturik egon ondoren, gaur goizean izan dute helduek lehen aldiz kalean ibiltzeko eta kirola egiteko aukera.
Gaur goizean jarri da indarrean helduentzat kalean kirola egin eta ibiltzeko baimena. Ordu zehatz batzuen barruan irten dira 5.000 biztanle baino gehiagoko herrietan. Horien artean daude Zumarraga eta Urretxu. Udalek bi herrietan ibili ahal izatea adostu dute.
Goizeko 6:00etatik 10:00ak bitarte, mendira joatea izan da askorentzat hankak luzatzeko irtenbiderik egokiena. Jende gehien ibili den leku horietako bat izan da Antio.