Zumarragan 72 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 17
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (astelehena) argitaratu duen txostenaren arabera, bigarren egunez jarraian Zumarragan eta Urretxun ez dago kutsatu berririk. Zumarragan 72 dira positibo eman dutenak eta Urretxun 17. Ospitaletik datozen albisteak ez dira horren onak, ordea: ospitalean hamahiru pertsona daude koronabirusak kutsatuta, bezperan baino zazpi gehiago.