Artikotik gertu dauden parajeetan bide berriak irekiko ditu
Urretxuko Udalak 2.500 euroko beka bat ematen du bi urtean behin, Xabier Ormazabal zena oroitzeko eta mendi zaletasuna suspertzeko. Maila handiko proiektu orijinalak saritzen ditu. Aurtengo beka Ander Zabalza eskalatzaile nafarrak irabazi du. Zabalzak Artikotik gertu dauden parajeetan bidea berriak irekiko ditu. Hasteko, Loffoten irletara joango da. Ondoren, Foula irlako Nebbifeld itsaslabarrean bide berri bat irekitzen saiatuko da. Nebbifeld Erresuma Batuko bigarren itsaslabar handiena da.