Bederatzigarren egunez jarraian, adinekoen egoitzetan ez da positibo berririk atzeman
Egunero bezala, Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitza sareko egoeraren berri eman zuen atzo. Azken orduetan 10 lagun gehiagok Covid-19a gainditu dutela esan zuen. Azken orduetan koronabirusa gainditu duen 10 horietatik 5, Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako egoiliarrak dira. Bestalde, bederatzigarren egunez jarraian, adinekoen egoitzetan ez da positibo berririk atzeman.
Atzo arte, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 164 lagun hil dira. 284k mediku alta jaso dute eta 101ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.