Etxe ondoan egingo dute eta Salomon taldeko beste lau korrikalarik ere parte hartuko dute, Virace aplikazioa erabilita
Salomon taldeak proba berezia antolatu du igandean; tartean izango dira Aritz Egea eta Ainhoa Sanz goierritarrak: etxe ondoan, aire librean, 5 kilometroko lasterketa egingo dute, taldeko beste lau korrikalarirekin batera eta Virace aplikazioa lagun dutela. Korrikalariek hiru irteera ordu izango dituzte aukeran: 08:00etan, 09:00etan edo 20:30ean. Lasterketa amaitutakoan, sailkapena jakinaraziko da; sariak ere egongo dira.