Zumarragan 75 bizilagun daude koronabirusak kutsatuta eta Urretxun 18
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (ostirala) argitaratu duen txostenaren arabera, Urretxun kutsatu bat gehiago dago. 18 dira guztira. Zumarragan ez da kutsatu berririk atzeman. 75 dira guztira. Ospitalean zazpi gaixo daude koronabirusak kutsatuta.