Ez dago positibo berririk eta ospitalean bost gaixo bakarrik daude, kopuru txikiena datu hori ematen hasi zirenetik
Urretxun 18 dira positibo eman duten pertsonak eta Zumarragan 76
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (igandea) argitaratu duen txostenaren arabera, Urretxun eta Zumarragan ez da koronabirus kasu berririk atzeman azken 24 orduetan. Zumarragan 76 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 18, denera 94.
Bestalde, Zumarragako Ospitalean bost dira zaintzapean jarraitzen dutenak. Kopuru txikiena da, datu hori ematen hasi zirenetik.