Tabernariek terrazak jarri ditzakete bihar, baina lauk bakarrik jarriko dituzte

Ostalaritza ere fase berri batean sartuko da bihar, eta terraza duten negozioek zerbitzu zuzena eskaini ahal izango diete bezeroei. Neurriak oso zorrotzak izango direnez, Urretxu eta Zumarragako tabernari gehienek terrazak ez jartzea erabaki dute. Urretxun Goiko Kalek bakarrik jarriko du eta Zumarragan, berriz, Monterrey, Izaskun eta Kakueta tabernek bakarrik jarriko dituzte terrazak.
Aulki batetik bestera bi aldea egon behar du eta terraza jartzen duten ostatuek udalek emaniko lizentziak ahalbidetzen dien mahaien erdiak erabili ahal izango dituzte. Urruntze fisikoko arauez gain, segurtasun eta garbiketa neurri zorrotzak ezarri dituzte. Besteak beste, bezeroz aldatzen den bakoitzean mahaia eta eserlekuak desinfektatu egin beharko dira, eta egunean sei aldiz gutxienez garbitu beharko dira komunak. Bezeroa haiek erabiltzeko baino ezingo da sartu lokalean, eta arduradunak jendearen joan-etorria kontrolatu beharko du.