50 egun konfinaturik igaro ondoren eta aste bete kalean kirola egiten jardunda, Salomonek bost kilometroko aldi bereko lasterketa antolatu du.
Aritz Egeak eta Ainhoa Sanzek Salomonek antolatutako ‘Desconfina viRace’ lasterketan parte hartu zuten atzo. Aplikazio baten bidez korrikalariek aldi berean bost kilometroko bidea bete zuten. Hiru irteera ordu jarri zituzten lasterketan parte hartzeko: 08:00, 09:00 eta 20:30. Gainera, aplikazioari esker korrika egiten zuten bitartean sailkapenaren berri izan zuten une oro.
Aritz Egeak 16:32 minututan amaitu zuten bost kilometroko ibilbidea. Ainhoa Sanzek berriz 20 minutu behar izan zituen erronka betetzeko.
https://youtu.be/uxGc4ypODbY
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide