Urretxun 18 dira positibo eman duten pertsonak eta Zumarragan 77
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (astelehena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan koronabirus kasu berri bat atzeman dute. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 18, denera 95.
Bestalde, Zumarragako Ospitalean bost dira zaintzapean jarraitzen dutenak. Kopuru txikiena da, datu hori ematen hasi zirenetik.