Berrogeialdian bidegorriak izan duen itxura ederra imitatu dute
Urretxuko 12 dendak bidegorriak udaberrian izaten duen itxura ederra hartu dute. Horretarako, Japoniako gereziondoen loreekin apaindu dituzte. 12 dendari hauek San Joseko zubian apaindu behar zituzten beraien dendak, baina ekimena atzeratu egin behar izan zuten. Astelehenean apaindu zituzten, dendak berriro ireki dituztela ospatzeko. “Urretxuko kaleak lorez betetzeko une aproposena da. Kaleei kolorea eta bizia eman nahi diegu, jendea pozteko eta guztion artean lor dezakegula esateko. Bide batez, hemen jarraitzen dugula gogoratu nahi dugu. Inoiz baino indartsuago gaude eta, herritarrek aurrera jarraitzen laguntzen badigute, horrelako ekimen gehiago antolatuko ditugu eta kaleak alaitzen segituko dugu. Ez dira garai onenak merkatariontzat, baina gure bezerioei esker hemen jarraitzen dugu”, azaldu dute.
12 denda hauek Marai&NKN, Ezpeleta, Opticalia Urretxu, Bidegorri, Stylo, Aristizabal oinetakoak, Xarmanki, Aixa, Titare, Elisabeth ile-apaindegia, Ur Leire Santillan eta Buen Bokado dira. Horra hor argazki batzuk.