Sendagileei eskainitako txaloak azkenekoz egiteko deia zabaldu zen sare sozialetan.
Herritar askok, bi hilabete luzez, 20:00etako hitzorduarekin bat egin eta balkoira irten dira sendagileei errekonozimendua eskaintzeko asmoz. Lehen asteetan ez bezala, konfinamendua leundu denetik txaloen hotsa kaleko zarataren pareko entzun da. Hori dela eta, atzo azkenekoz txalotu zen Urretxu eta Zumarragan. Osasun langileek, oro har, asko eskertu dute jasotako babesa. Hala ere, prebentzio neurriak errespetatzea eskatzen dute, berriz ere egoerak okerrera egin ez dezan.