Urretxun 19 dira positibo eman duten pertsonak eta Zumarragan 77
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken bederatzi egunetan eta Urretxun hirugarren eguna dute kasu berririk gabe.