Bigarren saria Octavio Cirezentzat izan da eta hirugarrena Javier Alonsorentzat
Argazkia elkarteak Nire kamararekin etxean gelditzen naiz lehiaketa antolatu du konfinamendurako. 30 helduko eta 20 haurrek parte hartu dute. Bilduma onenari saria Jose Luis Ruiz urretxuarrak irabazi du, bigarren saria Octavio Cirez zumarragarrak eta hirugarrena Javier Alonso zumarragarrak. Gaztetxoei dagokienez, lehen saria Raul Ruizek irabazi du, bigarrena Iker Ruizek eta hirugarrena Nahia Herasek. Hiruak urretxuarrak dira. Antolatzaileek udalei eta parte hartzaileei eskerrak eman dizkiete eta partaidetza handia izan dela azpimarratu dute.