Antolatzaileen deiari erantzunez, herritarrak Beitia martxako kamiseta soinean joan dira mendira
Gaur zen egitekoa Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 24. edizioa. Bertan behera gelditu da koronabirusa dela eta, baina inork ez digu eragotziko mendira joatea eta Iñaki gogoratzea. Hori dela eta, martxaren antolatzaileek aurreko edizioetako kamisetak soinean dituztela kirola egitera eta argazkiak partekatzera animatu dituzte herritarrak. Herritar asko joan dira mendira Beitia martxako kamiseta soinean. Urretxuko txistulariek ere kamisetarekin egin dute kalejira. Eta Sorgintzulo 1 eta 2ko balkoietan kamisetak jarri dituzte. Horra hor antolatzaileen deiari erantzunez, Beita martxaren Facebook profilean partekatu diren argazkietako batzuk.