Eitzako jaietan kros herrikoia antolatzen dute urtero. Aurten ezin izan dutenez egin, Eitza Challenge izeneko ekitaldia antolatu zuten larunbatean. Jendea kilometroak egitera animatu zuten eta ondoren kilometro guztiak batu zituzten. Helburua 20205 kilometrora heltzea zen. Korrika, oinez, bizikletan, kalean edo etxean egin zitezkeen. Erosketak egitera ateratakoan, mendira joandakoan… Parte hartzaileek kilometroak neurtzeko erabiltzen duten gailuaren (mugikorra, bizikletaren neurgailua, korrika egiteko zinta…) pantailaren argazkia zuten sare sozialetara, egindako kilometroak erakusten.
Nahiz eta 20205 kilometrotara ez iritsi, antolatzaileak oso pozik daude lortu dutenarekin.
“Ez genuen helburua lortu, baina beste hainbat balore erakutsi dizkigu guzti honek. Kilometroak herri eta herrialde ezberdinetatatik iritsi zaizkigu, Keniatik eta guzti, baina gehienbat Euskal Herritik bertatik. Guztira 200 bat pertsona inguruk parte hartu du eta lerro hauen bidez bihotzez eskertu nahi diegu beren aletxoa jarri duten guztiei. Hurrengo urtean Eitzako krosean elkar ikusi ahal izatea espero dugu”.