Zumarragan 15 egun daramatzate koronabirus kasu berririk gabe eta Urretxun bederatzi egun
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteartea) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken hamabost egunetan eta Urretxun bederatzigarren eguna dute kasu berririk gabe. Gainera, Zumarragako ospitalean astebete baino gehiago daramate koronabirus gaixorik gabe.