Anaiarekin zihoala, bihotzekoak eman dio
50 urteko txirrindulari antzuolar bat hil da gaur arratsaldean Irimo mendian. Anaiarekin zihoan eta bihotzekoak eman dio. Suhiltzaileak izan dira berarengana iristen lehenak, Santa Barbaran beraien zain zeuden bi osasun-langilerekin batera. Helikopteroa ere joan da, baina alperrik izan da.