Zumarragako ospitalean ez dago koronabirus gaixorik
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken hamasei egunetan eta Urretxun hamargarren eguna dute kasu berririk gabe. Gainera, Zumarragako ospitalean astebete baino gehiago daramate koronabirus gaixorik gabe.