Zumarragan 17 egun daramatzate positibo berririk gabe eta Urretxun 11
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (osteguna) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 17 egunetan eta Urretxun 11. eguna dute kasu berririk gabe. Gainera, Zumarragako ospitalean astebete baino gehiago daramate koronabirus gaixorik gabe.