Zelai Arizti zine aretoa irailean irekiko dute
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeak astelehenean irekiko ditu ateak. Irekiera herritarrentzako berme osoz egingo da, Covid-19ari aurre egiteko segurtasun eta garbitasun neurri zehatzekin.
Oraingoz, eskainiko diren zerbitzuak honako hauek dira, araudiak gainerako zerbitzuen irekiera ahalbidetu arte.
Liburutegia
Hasierako fasean prozedimendua ondorengoa izango da:
Zerbitzua: maileguak eta itzulketak
Aurretiko hitzordua: telefonoa: 943 72 31 56 / whatsapp: 687 236 933 /email: liburutegia@zumarraga.eus
– Ezingo da liburuak dauden gunera joan, eta, beraz, herritarrek telefonoz eskatu beharko dituzte liburuak (katalogoa kontsultatuta), hitzordua eskatzean.
– 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute, eta ezin izango da kontsulta-gunera sartu.
-Ordutegia: 9:00-14:00
– Hemeroteka, fonoteka, bideoteka eta Interneterako sarbidea itxita egongo dira.
Erabilera anitzeko gelak
Bileretarako gela batzuk erabili ahal izango dira, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta gehienez 22 lagun.
Ordutegia: 09:00-14:00 eta 18:00-20:30.
Kultur elkarteak
Kultur elkarteek une horretan indarrean dagoen higiene, osasun eta aforo araudiak zorrotz jarraituz erabili ahal izango dituzte euren lokalak, betiere kultura zerbitzuari aldez aurretik jakinarazita.
Zinea
Zelai Arizti zinemak irailera arte ez ditu ateak irekiko. Bonua erosita dutenek abendura arte erabili ahal izango dute.