Afariak eta Iparragirreren irudia daraman materiala zozkatuko dituzte
Urretxuko Udalak herriari eta Iparragirreri buruzko bi lehiaketa antolatu ditu. Parte hartzaileek QR kodeak dituzten plaketara joan eta hauek eskaneatu behar dituzte. Lehiaketa bakoitzean, erantzun guztiak zuzen ematen dituzten guztien artean, Santa Barbaran bi lagunentzako afaria zozkatuko dute. Bestalde, parte hartzaile guztien artean, Iparragirreren bi mantal, bi poltsa eta hamar agenda zozkatuko dituzte. Erantzunak ekainaren 18ra arte bidal daitezke eta zozketa ekainaren 19an egingo da, 12:00etan. Oinarriak ikusteko, sakatu hemen.