Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta EAJko alkateak egon dira
Santa Isabel eguna hotz geldituko da aurtengoan. Meza eta Ezpata Dantza dira ekintza bakarrak, biak ikusle mugarekin. Sara Bidarte eta Miren Hernandez gogotsu daude, hala ere: «Dantzarako aukera eman digute eta mereziko du».
Aurrekontua 8.000 eurokoa da eta ustiaketa bakoitzak 2.000 euro jaso ahal ditu, gehienez. Ekimen honen helburua lehen sektoreari bultzada ematea da
Urola Garaiko turismoa sustatzeko eginiko ekitaldia izan da gaurkoa. Adin guztietako partaideek Bisitariek erleen bizitza ezagutzeko aukera izan dute, kristalezko erlauntzak erabiliz, besteak beste.
11:30etan Zumarragako EH Bilduk txirrindu jira egin du Urretxu eta Zumarragan zehar, eta kanpainako afixak jarri dituzte kaleetan. Zumarragako PSE-EEko kideek, bestalde, prentsaurrekoa eman dute kanpainaren nondik norakoak azaltzeko. Bertan izan dira Mikel Serrano alkatea eta Eneko Andueza Gipuzkoako hautagaia.
Harkaitz Barreros ile-apaintzaile urretxuarrak bere ametsa beteko du abuztuan: Donostian ile-apaindegia irekiko du. Lokala Kontxako badiaren ondoan dago, gainera.
Emakume honek atzo 100 urte bete zituen eta larunbatean familia osoarekin ospatuko du
Udaleku irekirik ez dute antolatu aurten, baina bi udalek zaintza zerbitzua eskainiko dute, uztailaren 6tik 24ra, gurasoak lanean dituzten haurrentzat.
Udalak alarma egoera ezarri aurretik deitu zuen
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du
Larunbatean, 12:30ean, Aikur erle museoa doan bisitatu ahal izango da
Igeri egiteko eta pilotan, tenisean eta padelean jokatzeko, hitzordua eskatu behar da
Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso katea antolatu zuen konfinamendu egunetan eta 100 lagunek baino gehiagok bota dute bertsoa. Horra hor bigarren kateko bertso guztiak.