09:30etik 21:00etara egongo da zabalik, astelehenetik igandera
Ez dira garai onak autonomoentzat, baina beraien inguruko albiste guztiak ez dira txarrak. Sheila Villanueva urretxuarrak maskotak garbitzeko lokala ireki du Urretxuko Iparragirre plazan. 09:30etik 21:00etara irekiko du, astelehenetik igandera. Bi bainera, lehorgailuak eta ile ezberdinentzako xaboiak daude, norberak bere maskota garbitzeko. Garbiketa zerbitzua ere eskaintzen du, hitzordua hartuta. 619 354 390 zenbakira deitu behar da. Ondoren, berak maskota hartu, garbitu eta jabearen etxera itzuliko du.