Argixaoko atletismo pista erabili daiteke dagoeneko. Aurrez txanda hartu behar da. Gehienez 15 lagun egongo dira aldiko.
Aldez aurretik telefono bidez (601 637 608) hitzordua eskatuta erabili izango da Argixaoko atletismo pista. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30-etik 21:30era; larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 15:00-etatik 20:00etara; eta igandetan 09:30etik 14:00etara. Instalaziora sartzeko zelaiko ate nagusia erabiliko da. Ordu eta erdiko denbora-tartean erabili ahalko da, kale bakoitietan, eta gehienez 15 lagun egongo dira. Aldagelak, bainugelak eta materiala ezingo dira erabili.