Ez da koronabirus kasu berririk atzeman
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (astelehena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 28 egunetan eta Urretxun 22. eguna dute kasu berririk gabe.