Zumarragan 29 egun daramatzate positiborik gabe eta Urretxun 23
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteartea) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 29 egunetan eta Urretxun 23. eguna dute kasu berririk gabe.