Primitivaren zozketak sari mardula utzi du gaur Zumarragan, 106.502 eurokoa. Urdaneta kaleko administrazioan saldu dute zenbaki saritua.
Konfinamendua ahaztu eta xanpainarekin ospatzen ariko denik izango da gaur Zumarragan. Izan ere, Loteriaren Primitiva zozketak 106.502 euroko saria utzi du herrian. Urdaneta kaleko 3. zenbakiko administrazioan saldu dute zenbaki saritua. 2. mailako saria da, 5 zenbaki eta osagarria asmatu dituena.
Lehen mailako saria, sei zenbaki asmatu dituena, Katalunia aldera joan da, Terrassan (Bartzelona) egokitu baita 1,4 miloi euroko saria. Sari nagusia, ordea, sei zenbaki eta osagarria lituzkeena, eman gabe gelditu da oraingoan. Hala, aste honetako zozketarako botea 12 milioikoa izango da.