Zumarragan 35 egun daramatzate kasu berririk gabe eta Urretxun 29
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (astelehena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 35 egunetan eta Urretxun 29. eguna dute kasu berririk gabe.