Martxoaren 28tik telefonoz deitu behar da
Martxoaren 28an Zumarragako osasun zentroko arreta gunea itxi zuten, koronabirusa dela eta. Ordutik, erabiltzaileek telefonoz deitu behar dute bertaratu aurretik. Etengabeko arreta gunea irailean irekitzea espero dute, beti ere egoerak ahalbidetzen badu.