Zumarragako Udalak igerilekua, pilotalekua, tenis eta padel pistak eta Luis Urdangarin zelaia ireki ditu
Igeri egiteko eta pilotan, tenisean eta padelean jokatzeko, hitzordua eskatu behar da
Zumarragako Udalak igerilekua, pilotalekua, tenis eta padel pistak eta Luis Urdangarin zelaia ireki ditu.
Igeri egiteko hitzordua eskatu behar da. Edukiera 10 lagunekoa da (18 ikastaroetan). Erabiltzaileak 30 minutu egon daitezke gehienez uretan eta 45 instalazioan. Sorosleak adierazten die zein kaletan igeri egin behar duten. Kiroldegiko telefono zenbakia 943 72 49 61 da.
Beloki pilotalekua erabiltzeko ere hitzordua eskatu behar da. 943 72 02 93 zenbakira deitu behar da. Gehienez lau pertsona joan ahal dira eta harmailak hutsik egon behar dira. Aldagelak ezin dira erabili, baina komunak bai.
Luis Urdangarin zelaia eta tenis eta padel pistak ere ireki dira. Futbolean ezin da jokatu oraindik, baina zelai ingurua paseatzeko erabili daiteke. Gimnasia aparailuak ezin dira erabili. Tenis eta padel pistetan hitzordua hartzeko 943 72 03 12 telefono zenbakira deitu behar da.