Larunbatean, 12:30ean, Aikur erle museoa doan bisitatu ahal izango da
Goierri garaiko baliabide turistikoetan bisita gidatuak doan izango dira. Hiru dira helburuak: Goierri garaiko bizilagunek baliabide turistikoak ezagutzea eta ondoren ezagutzera ematea eta baliabide turistiko hauek berriro martxan jartzea.
Aikur erle museoan larunbatean 12:30ean eta hilaren 28an 11:00etan egingo dituzte doaneko bisita gidatua, Urrelur museoan hilaren 27an 12:00etan eta Igartubeitin hilaren 27an 17:00etan eta uztailaren 4an 17:00etan. Iparragirreri buruzko doaneko bisita gidatua uztailaren 4an izango da (11:00etan) eta Urretxu eta Zumarragan trenbideak eta industriak izan zuten eraginari buruzkoa uztailaren 5ean (11:30ean).
Gainera, ekainean Antioko interpretazio zentroko sarrera doanekoa izango da. Antioko bisita gidatua eta Urrelur museoko sarrera beti doan izaten dira.
Sarrerak jasotzeko Antioko turismo bulegora joan behar da: asteartetik ostiralera eta igandetan 10:30etik 14:30era eta larunbatetan 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era. Uztailean eta abuztuan egunero 10:00etatik 18:00etara irekiko dute. Informazio gehiago nahi dutenek 943 72 20 42 zenbakira deitu dezakete.