Ekitaldiak Santa Barbaran egin dira
Urretxuko San Joan festak ohi baino xumeagoak izan dira, jendetza biltzea komeni ez delako. Ekitaldi guztiak gaur egin dituzte eta bihar ez da erromeriarik egingo. Santa Barbarako ermitan meza egin dute. Bizilagunek loreak bedeinkatzeko aukera eduki dute eta bertsolariek abestu dute. Ondoren, kanpai hotsekin eta txalapartariek lagunduta, Santa Barbarako baserritarrek San Joan arbola ipini dute. Bukatzeko, su txiki bat piztu da. Lehenago, herrian, txistulariek eta bandak kalejira egin dute. Horra hor Gotzon Aranbururen bideoa eta argazki batzuk.