Arratsaldean lore eskaintza egingo dute Elizkaleko eskulturan
Zumarragako Trikitixak 100 urte bete ditu gaur. Trikitixa talde beteranoena da. Koronabirusa dela eta, ez dute mendeurrena nahi eta merezi bezala ospatzeko aukerarik, baina ez dira ospatu gabe geldituko. Gaur arratsaldean Inixio eta Migel Urteaga anaiek, Mikel Alustizak eta Kepa Urteagak lore eskaintza egingo dute Zumarragako Trikitixaren omenezko eskulturan.
Jende askok deitu die gaur Zumarragako Trikitixakoei, zoriontzeko. Zumarragako EH Bilduk publikoki zoriondu nahi izan ditu, ondorengo argazki muntaiaren bidez.