Urola Garaiko turismoa sustatzeko eginiko ekitaldia izan da gaurkoa. Adin guztietako partaideek Bisitariek erleen bizitza ezagutzeko aukera izan dute, kristalezko erlauntzak erabiliz, besteak beste.
Urola Garaikok turismo bulegoa hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainean. Horietako bat izan da gaurkoa. Aikur Erle Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu asteburuetan, 11:00etan eta 11:30etan. Bertan, talde txikietan banaturik, erleen bizitza nolakoa den ikusi dute bisitariek. Horrez gain, erlauntzeko produktuak zeintzuk diren, erleek ekosisteman zein garrantzia duten eta erlezaintzaz eta polinizazioaz jakin beharreko dena ikasi dute.
Gainera, bertara gerturatutakoek eztia, propolia, kandelak, argizaria eta polena erosteko aukera izan dute.