Emakume honek atzo 100 urte bete zituen eta larunbatean familia osoarekin ospatuko du
100 urte betetzea dagoeneko ez da hain harrigarria, baina adin horrekin gurutzegramak egiten jarraitzea bai ordea. Carmen Lopez urretxuarrak 100 urte bete zituen atzo eta egunero egunkariko gurutzegramak egiten jarraitzen du.
Lopez Oñatin jaio zen eta umetan Urretxura etorri zen. Francisco Rodriguezekin ezkondu zen eta lau alaba izan zituen. Lau biloba eta hiru birbiloba ditu. Aurki laugarrena izango du.
Koronabirusa iritsi aurretik egunero kalera irteten zen eta Txindoki kafetegian kafea hartzen zuen. Martxotik ez da kalera atera, badaezpada ere. Terrazan egiten du eguneroko paseoa. Telebista ikustea ere asko gustatzen zaio. Lehiaketak bakarrik ikusten ditu eta, askotan, lehiakideek baino lehenago erantzuten ditu aurkezleak egindako galderak. Egunkariko gurutzegramak egitea ere asko gustatzen zaio. Gehienetan bukatu egiten ditu, gainera.
Larunbatean ospatuko du bere 100. urtebetetze eguna. Senitarteko guztiekin bazkaria egingo du. Zorionak!