Herrian 20 parke daude: 18 haurrentzat eta bi helduentzat
Ekainaren 18an Eusko Jaurlaritzak parkeak irekitzeko baldintzak ezagutzera eman zituen. Lau metro koadroko pertsona bat egon daiteke eta udalei dagokie hori betearaztea eta higienea zaintzea. Zumarragako Udala baldintza horiek betetzeko lan egiten ari da eta parkeak datorren astean irekiko ditu. Bete beharrekoen berri ematen duten kartelak jarriko dituzte eta Udaltzaingoak kontrolak egingo ditu.